XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere zaintzaileak, ugariak, trebeak eta fidelak dira.

Bestalde, tokiz sarritan aldatzen da, konspiratzaile hipotetikoak despistatzeko....

Alanek eskuak mugituz ebaki zion: - Hori dena ba dakigu, Bahlou.

Bilatu duzu Gadafiren inguruan lagundu diezagukeen norbait?.

- Tanteiatu ditugu bizpahiru, baina ez dira ausartzen laguntzera.

Beldur dira - Informazioa besterik ez dugu behar.

Ekintza guk burutuko dugu, Ibrahimek eta biok.

Informazioa, eta Gadafiren hurbilera sartzen laguntzea.

Hori besterik ez.

- Besterik ez diozu?. Deskubritzen badituzte, nahikoa litzateke hori garbituak izateko.

- Laguntzaileen izenen segeretua gordeko genuke.

- Asmo bikaina zuena, baina praktikan ezinezkoa betetzea.

Harrapatzekotan, torturatuak izango zinatekeen, jakin nahi luketen guztia aitortu arte.

- Diru asko dago tartean.

Esan ohi da pertsona bakoitzak bere prezioa duela, oso gutxi direla prezio batean edo bestean erosi ezin daitezkeen pertsonak, eta ez prezeski dirutan.

Norbaitek nahi izango balu Libiatik irten eta Estatu demokratikoren baten bizi, Estatu Batuak barne, gurekin eramango genuke.

Bahlou-k ezbaikor mugitu zuen burua: - Ez dakit... Nik nire aldetik....

Bueno, baina zuek haietariko batekin hitz egin nahi baduzue....